Lau lagun hauek diru pixka bat aurreztu dute eta ahalik eta etekin handiena atera nahi diote krisi garai honetan. Horretarako era eta leku desberdinetan inbertitu dituzte sosak.
1. Kermanek %10 irabazten du, lagun guztien arteko errentagarritasun altuena.
2. Kermanek ez du dirurik utzi Txanpondegi Bankuan.
3. Gilito Bankuan sartutako 30.000 euroek Juneren 20.000 euroen errentagarritasun erdia lortzen dute.
4. Unaik bere dirua Diruzale Bankuan sartu du.
5. 10.000 euro dauzkanak 40.000 euro dauzkanaren errentagarritasun bikoitza dauka.
6. Aberstasun bankuak ez du %8 eskaintzen.
7. Mirarik %4ko errentagarritasuna lortu du bere diruarentzat.
Aurreko datu guztiekin bete ondorengo taula kasu guztietan:
IZENA - BANKUA - DIRU KOPURUA - ERRENTAGARRITASUNA - ETEKINA %-tan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina