2019(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

AZOKA

Azoka batean  honelako trukeak egiten dituzte:

·         Gazta baten truke, angurri  bat eta meloi bat.
·         Hiru ogiren truke, gazta bat.
·         Hiru ogiren truke, meloi bi

Zenbat angurri emango dizkizute gazta baten truke?












LAU LAGUN

Lau lagun hauek diru pixka bat aurreztu dute eta ahalik eta etekin handiena atera nahi diote krisi garai honetan. Horretarako era eta leku desberdinetan inbertitu dituzte sosak.

1.    Kermanek %10 irabazten du, lagun guztien arteko errentagarritasun altuena.
2.    Kermanek ez du dirurik utzi Txanpondegi Bankuan.
3.    Gilito Bankuan sartutako 30.000 euroek Juneren 20.000 euroen errentagarritasun erdia lortzen dute.
4.    Unaik bere dirua Diruzale Bankuan sartu du.
5.    10.000 euro dauzkanak 40.000 euro dauzkanaren errentagarritasun bikoitza dauka.
6.    Aberstasun bankuak ez du %8 eskaintzen.
7.    Mirarik %4ko errentagarritasuna lortu du bere diruarentzat.

Aurreko datu guztiekin bete ondorengo taula  kasu guztietan:

IZENA - BANKUA - DIRU KOPURUA - ERRENTAGARRITASUNA - ETEKINA %-tan

2019(e)ko azaroaren 17(a), igandea

ADINEN PROBLEMA

Aita batek  49 urte ditu eta bere semeak 11. Aitaren adina semearen adinaren bikoitza izateko, zenbat urte igaro behar dira?
Resultado de imagen de padre e hijo dibujo

2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

NESS LAKUKO MUNSTROA


Ness lakuko munstroak neurtzen duenaren erdia baino sei metro gehiago neurtzen du.
 Zenbat neurtzen du munstroak?