2019(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

AZOKA

Azoka batean  honelako trukeak egiten dituzte:

·         Gazta baten truke, angurri  bat eta meloi bat.
·         Hiru ogiren truke, gazta bat.
·         Hiru ogiren truke, meloi bi

Zenbat angurri emango dizkizute gazta baten truke?












LAU LAGUN

Lau lagun hauek diru pixka bat aurreztu dute eta ahalik eta etekin handiena atera nahi diote krisi garai honetan. Horretarako era eta leku desberdinetan inbertitu dituzte sosak.

1.    Kermanek %10 irabazten du, lagun guztien arteko errentagarritasun altuena.
2.    Kermanek ez du dirurik utzi Txanpondegi Bankuan.
3.    Gilito Bankuan sartutako 30.000 euroek Juneren 20.000 euroen errentagarritasun erdia lortzen dute.
4.    Unaik bere dirua Diruzale Bankuan sartu du.
5.    10.000 euro dauzkanak 40.000 euro dauzkanaren errentagarritasun bikoitza dauka.
6.    Aberstasun bankuak ez du %8 eskaintzen.
7.    Mirarik %4ko errentagarritasuna lortu du bere diruarentzat.

Aurreko datu guztiekin bete ondorengo taula  kasu guztietan:

IZENA - BANKUA - DIRU KOPURUA - ERRENTAGARRITASUNA - ETEKINA %-tan

2019(e)ko azaroaren 17(a), igandea

ADINEN PROBLEMA

Aita batek  49 urte ditu eta bere semeak 11. Aitaren adina semearen adinaren bikoitza izateko, zenbat urte igaro behar dira?
Resultado de imagen de padre e hijo dibujo

2019(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

NESS LAKUKO MUNSTROA


Ness lakuko munstroak neurtzen duenaren erdia baino sei metro gehiago neurtzen du.
 Zenbat neurtzen du munstroak?

2019(e)ko urriaren 24(a), osteguna

HARTZA

Azmakizun honek geografia apur bat eskatzen du.

Hartz batek hegoaldera 10 km ibili ditu, ekialdera beste 10 km, eta akenik beste 10 km iparraldera , irten zen lekura berriz itzuliz.

Zer koloretakoa da hartza?

ARTOA

Tribu bateko buruak 20 kilo arto ditu 20 bizilagunen artean banatzeko eta horrela erabakitzen du:
  •     Haurrei 3 kilo arto emango zaizkie.
  •     Emakume bakoitzari bi kilo arto emango zaizkio.
  •     Gizon bakoitzari arto kilo erdi bat emango zaio.
Gutxienez haur bat, emakumea eta gizona bat daudela jakinda, eta arto guztia banatu zuela sobera edo falta gabe, zenbat haur, emakume eta gizon daude?

ASMAKIZUNAK

¿Qué letra es la siguiente en la secuencia U-D-T-C-C-S-S-O-N-?

ERAGIKETAK

Aurkitu zein eragiketa matematikoak egin behar diren emaitza hauek emateko

KARRATUAK


Zenbat karratu daude ?

ZENBAT KUTXA DAUDE?



Kutxa horren barruan lau kutxa ertain daude.

Kutxa ertain bakoitxean barruan 3 kutxa txiki daude.

eta kutxa txiki horren barruan beste 2 kutxa txiki daude.


Zenbat kutxa daude?

SAGARRAK ETA LARANJAK


Fruta denda bat daukazu eta 3 kutxa banatu dizkizute: lehengoak sagarrak dauzka, bigarrenak laranjak eta hirugarrenak sagarrak eta laranjak.

Kutxa bakoitzak etiketa bat dauka: "sagarrak", "laranjak" eta "sagarrak eta laranjak".

Kutxa bat ere ez dauka dagokion etiketa.

Nola jakin ahal duzu kutxa bakoitzean zer fruta dagoen pieza bat fruta ateratzen kutxa bakoitzeko?

 

PATROIAK BILATU


Zein izango da emaitza?
5+3= 28
9+1= 810
8+6= 214
5+4= 19
7+3= ?    

  

GOSARIA


Bi aita eta bi seme gosaltzen ari dira. Bakoitzak arraultz bat eta madalena bat jan du. 

Guztira 3 arraultz eta madalena jan dituzte.

Nola da posible bi aita eta bi seme badaude?

2019(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

ESPLORATZAILEA


Esploratzaile bat tribu baten eskuetan jauzi da.Tribu horrek esploratzailea hil nahi du.
Baina ez dakite nola hil, sutan erreta ala enbenenatuta.
Beraz, esploratzaileari eskatzen diote esaldi bat esatea baldintza batekin.
Esaldi hori egia bada enbenenatuta hilko dute eta gezurra bada sutan hil egingo dute.
Azkenean, askatu egin dute esploratzailea . Nola lortu zuen?


DENBORA NEURTZEN

Bi erlojuekin, bata 7 minututakoa eta bestea 11 minututakoa izanez gero,15 minutu neurtu dezakezu?

PUNTUAK LOTZEN


Nola lotu ahal dira 4 puntu horiek, 3 zuzenekin?
Puntuak haien artean lotuta egon behar dira.

BONBILAREN ERRONKA

Etxe zahar baten gela batean zaude, non 3 argi etengailu daude. Beste gela batean 3 bonbila daude, baina beste orden batean kokatuta. Zure lana, ea zein etengailu dagokion bonbila bakoitzari jakitea da. Gainera beste gela bakarrik bisitatu dezakezu baten.

ZENBAKIA AURKITZEN

Falta den zenbakia aurkitu :

LAU 9 ERABILI

Lau 9 erabiliz 100 emaitza lortu behar duzue eragiketa arrunt batzuk eginez.

BOROBILAK ISOLATZEN

3 LAUKI ERABILIZ ISOLATU PILOTA GUZTIAK

2019(e)ko urtarrilaren 23(a), asteazkena

SISTEMAK ULERTZEN

"MUNDUAN BADAUDE 10 MOTAKO PERTSONAK, SISTEMA BITARRA DAKITENEK ETA EZ DAKITENEK."

Nola da posible hori?

URTE ZORIONTZUAK

2019 urte zoriontsua da , irudian agertzen den azalpenarekin kontuan hartzen badugu. Aurkitu beste urte zoriontzu batzuk .

KARRATU MAGIKOAK

Kokatu zenbaki hauek ( 1,2,3,4,5,6,7,8,9 ) karratu honetan, 3 lerrotan eta 3 zutabetan banatuta,  baldintza hauek jarraituz : lerroek,zutabeek eta diagonalek batura bera eman behar dute eta batura hori 15 izango da kasu honetan.

Múltiplos de 9 en un cuadrado mágico

ZEROAK ZENBATZEN

Biderkatzen baditugu lehenengo ehun zenbakiak , hau da : 1·2·3·4·5·6·7·8.......·99·100  =100 !
Zenbat zero dauka emaitza horrek amaieran? (OHARRA : Ez dituzu biderketa guztiak egin behar.)


Resultado de imagen de cien numeros

LAU ZENBAKIA

Erabili 4 aldiz 4 zenbakia lehenengo hamar zenbakiak lorzeko (1,2,3,4,5,6,7,8,9).
Bakarrik  eragiketa arruntak , batuketa,kenketa,biderketa eta zatiketa, erabili behar dituzue.
Globos de 12" Número 4 Balloonia